Albiste da
Auzitegi Konstituzionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adierazpen askatasunak polizia iraintzea babesten duela dio Alemaniak

Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak dio "A.C.A.B." laburdura poliziari egiten zaion kritika orokorra dela.

Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak ostiral honetan esan duenez, adierazpen askatasunak “A.C.A.B.” bezalako laburdurak babesten ditu. Ingelesez, “polizia guztiak alu hutsak” direla esan nahi du horrek.

Auzitegi Konstituzionalak dioenez, mespretxuzko adierazpen orokorrak dira horiek, eta, ondorioz, ez dute inolako deliturik suposatzen. Hala ere, “talde txiki bati” bideratutako irainak izango balira, delitua egon zitekeela gaineratu du.

Horregatik, Alemaniako bi futbol zalek erabili zuten laburdura hori ez duela inolako deliturik suposatzen ebatzi du. Izan ere, akusatuetako batek prakan zeraman “A.C.A.B.” akronimoa idatzita, eta, besteak, pankarta bat egin zuen laburdura horrekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X