AEB - KANADA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikeak 29 milioi altzari erretiratu ditu hiru haur hil ondoren

Konpainia suediarrak ‘MALM’ modeloko apain-mahaiak eta komodak erretiratu ditu AEBko eta Kanadako merkatutik, altzariek iraultzeko duten arriskuagatik.
Ikeak 29 milioi altzari erretiratu ditu AEBn eta Kanadan, hiru haur hil ondoren

Ikea, altzarien konpainia suediarrak AEBko eta Kanadako merkatutik iraultzeko arriskua zuten MALM modeloko 29 milioi apain-mahai eta komoda erretiratu ditu, hirugarren haur bat hil ondoren.

AEBko Kontsumitzaileen Segurtasun Batzordearen (CPSC) arabera, komodak eta apain-mahaiak “oso ezegonkorrak” dira ez badira hormara behar bezala lotzen. Horregatik “iraultzeko arrisku handia daukate”, ohartarazi dute.

Batzordearen arabera, 2014ko otsailean eta ekainean, bi haur, bata 23 hilabetekoa eta bestea 2 urtekoa altzariak zapalduta hil zirela gogorarazi du. Azkeneko heriotza aurten gertatu da 22 hilabeteko haur bat Minesotan altzariak zapalduta hil zenean.

Hori horrela, Ikeak eta CPSCk kanpaina bat jarri zuten martxan "MALM" modeloko apain-mahaiak eta komodak erosi zituztenek altzariak behar bezala hormetara lotzeko.

Hala ere, 41 istripu gehiago gertatu dira, eta 17 haurrek zauriak izan dituzte.

Konpainia suediarrak erosleei dirua bueltatuko diela, edo altzariak hormetara lotzeko doako zerbitzua eskainiko diela iragarri du.

“Kontsumitzaileek MALM modeloko apain-mahaian eta komodak erabiltzeari utzi behar diote, hormetara behar bezala lotuta ez badaude eta haurrengandik urrun ez dauden bitartean.”, ohartarazi du Kontsumitzaileen Segurtasun Batzordeak.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu