Protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka pertsonak zezenketak debeka daitezela eskatu dute Gasteizen

Protesta Iradier Arenatik (hiriko zezen-plaza) atera da 12:00etan 'Ez dira zure jostailua, sentitu egiten dute' lelopean.
18:00 - 20:00
Zezenketen aurkako manifestazioa egin dute Gasteizen

Ehunka pertsona manifestatu dira igande honetan Gasteizko kaleetatik zehar "Ez dira zure jostailua, sentitu egiten dute" lelopean, Udalari eskatzeko animaliei "desiratutakoa ez den edozein sufrimendu" eragiten dieten ikuskizunak (zezenketak, kasu) debeka ditzala.

Martxa hogeita hamar bat gizarte-erakundek zegoen deituta, eta Podemos eta Equo alderdien babesa zeukan. 12:00etan abiatu da Iradier Arenatik, hau da, hiriko zezen-plazatik, eta Andre Maria Zuriaren plazan bukatu da.

Protestaren antolatzaileetako batek eskatu duenez, Udalak debekatu egin behar du "animaliak torturatzen diren ikuskizunak egon daitezela", eta sinetsita agertu da tauromakia desagertu egingo dela, "zeren ondo pasatzeko asmoz animaliei sufrimendua eragiteak ez du inolako zentzurik".

Hedabideei egindako adierazpenetan, Fusión Internacional por la Tauromaquia elkarteak, Gasteizko zezen-plaza kudeatzen duenak, plazaratutako marrazki bizidunen bideoa izan du hizpide. Aipatu bideoan, bost urteko neskatila batek eta blusa batek hirian zezenketek jarrai dezatela defendatzen dute.

Bere aburuz, "tauromakia desagertu egingo dela ikusten dute, eta euren negozioa elikatuko duten etorkizuneko ikusleak sortzen saiatzen ari dira. Haurrak animalienganako tratu txarrean heztea nazkagarria da, ez da kultura".

Manifestazioaren aurkezpen egunean antolatzaileek azaldu zutenez, "animalien eskubideak irudikatu nahi ditugu gure udalerrian". Gainera, Gasteizen uztailaren 25ean ospatuko den Blusen eta Nesken egunean asto-lasterketarik egingo ez dela-eta, pozik agertu ziren, baina ez direla horrekin konformatzen azpimarratu zuten.

"Animaliarik gabeko ikuskizunak aldarrikatzen ditugu. Animaliek ez dute ingurua ulertzen eta ez dakite beraiengatik zer espero den. Gainera, estutasuna eta estresa pairatzen dituzte eta zezenketen kasuan, sufrimenduz betetako heriotza", azpimarratu zuten.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak debekatu egin du asto-lasterketa tradizionala, animaliei sufrimendua, degradazioa edo iseka egiten dieten ikuskizunak baimentzen ez dituen udal-araudiari jarraikiz.

Zezenketen kasuan, alkateak bere garaian adierazi zuenez, aurten egin egingo dira, kontratu bat indarrean baitago, baina 2017an egingo diren edo ez erabaki gabe dago oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X