Zer da sukar hemorragikoa?
Sukar hemorragikoak jota gizonezko bat hil da Madrilen eta erizain bat kutsatuta dago. Europan atzemandako lehendabiziko bi kasuak dira eta horrek kezka sortu du.
ZER DA SUKAR HEMORRAGIKOA?
Sukar hemorragiko biralak heriotza eragin dezakete gaitzak dira eta familia ezberdinetako birusak izan daitezke haren sortzaileak: arenabirusa, filobirusa, bunyabirusa, togabirusa eta flavibirusa.
Mikrobiologia Zentroaren baieztapenaren faltan, badirudi Krimea-Kongoko Sukar Hemorragikoa (bunyabirus) antzeman dutela bi espainiarren kasuan.
NOLA KUTSATZEN DA?
Aipatu birusak zenbait animali eta intsektutan (euliak, kaparrak eta karraskariak) bizi dira. Gizakia animalia horiekin kontatuan egotean, intsektuek ziztatzean edo karraskarien sekrezioak edo eskrezioak ukitzean transmititzen da gaitza.
POSIBLE AL DA GIZAKIEN ARTEKO KUTSATZEA?
Gaitza gizakien artean transmititzea posible da, kutsatuta dauden fluidoak ukituta, baina soilik ondoko kasuetan: Ebola eta Marburg (filobirusa), Lassa (arenabirusa) eta Krimea-Kongo (bunyabirusa).
ZEINTZUK DIRA KRIMEA-KONGO SUKARRAREN EZAUGARRIAK?
Sukar hemorragiko biral larria eragiten du. Heriotza-tasa % 40koa izan daiteke eta, normalean, kaparren bidez transmititzen da. Ez dago gaitz honi aurre egiteko txertorik. Afrikan, Balkanetan, Ekialde Ertainean eta Asian gaixotasun endemikoa da, Osasunaren Munduko Erakundeak emandako datuen arabera.
Pertsonen arteko kutsatzea gaixoarekin harreman zuzena izanda edo haren fluido biologikoen bitartez eman daiteke. Kutsatuta dauden objektuak ukituta ere posible da birusa transmititzea.
KUTSATU OSTEAN, ZENBAT DENBORA BEHAR DU GAIXOTASUNAK AGERTZEKO?
Kaparra batek ziztatu ondoren, gaitza hiru eta bederatzi egun arteko epean inkubatuko da.
Birusa kutsatutako odola edo ehunak ukitzeagatik transmititu bada, inkubazioa bospasei egunekoa izan ohi da; 13 egunekoa, gehienez.
ZEINTZUK DIRA SINTOMAK?
Sintomak bat-batean azaltzen dira: sukarra, muskuluetako mina, zorabioak, lepoko zurruntasuna eta mina, lunbagoa, zefalea, begietako narritadura eta fotofobia.
Horrez gain, goragalea, gonbitoak, beherakoa eta abdominaletako eta eztarriko mina izan daitezke, baita bat-bateko umore aldaketak eta nahasmena ere.
Bigarren eta laugarren egunaren artean, berriz, logura, depresioa eta ahaltasuna ager daitezke. Abdominaletako mina eskuineko goialdean eman daiteke eta posible da hepatomegalia kasuak antzematea.
Beste zantzu batzuk: takikardiak, adenopatiak (ganglio linfatikoen hantura) eta azaleko hemorragiak barruko mukosetan (ahoa, eztarria eta azala).
Sarritan hepatitis kasuak izaten dira eta oso larri dauden pazienteek giltzurrunetako, gibeleko edo biriketako arazoak sufri ditzakete, bosgarren egunetik aurrera.
Pazienteak bederatzigarren edo hamargarren egunean hasten dira hobera egiten. Sendatzen ez diren pertsonak, berriz, bigarren astean hil ohi dira.
Albiste gehiago gizartea
Elkartasunaren txupinazoak eman die hasiera 2025eko sanferminei
Palestina gogoan, Yala Nafarroako ordezkariek kufiyak lepoan zituztela bota dute suziria. 12:01 zirenean, Palestinaren askatasunaren oihuarekin batera lehertu da suzia Iruñeko zeruan, eta horrekin batera egin du eztanda festak.
Deban N-634 errepidean itxitako erreietako bat astelehenean irekiko dute
Errei bat irekiko dute, semaforoz araututa txandaka pasatzeko. Hala ere, aurreikuspenen arabera, azaroan irekiko dute erabat bidea, lanak amaitutakoan.
204 orduko etenik gabeko festa abiatu du txupinazoak Iruñean
Kostata baina txupina bota du aurten Palestinaren aldeko Yala Nafarroa plataformak. 2025eko sanferminak uztailaren 14ra arte luzatuko dira, tradizioz, musikaz eta kulturaz betetako egitarau zabala eskainita.

Pertsona bat atxilotu dute Portugaleten, beste bat birritan sastatzeagatik
Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Ertzaintzak jakinarazi duenez, atxilotua 24 urteko bizilagun bat da.
Iruñea, sanferminei hasiera emango dien txupinazoaren zain
Ordu gutxi falta dira sanferminetarako, eta Iruñean dena prest dute jaiei hasiera emateko. Yala Nafarroa Palestinarekin elkartea arduratuko da aurtengoan txupina botatzeaz.
Gipuzkoako alkateek soka berari eutsi diote, "Ipuscua" hitzaren milurtekoan
Txistu eta danbolinaren erritmoan dantzatu dira Gipuzkoako 70 bat alkate eta alkateorde. Diputatu nagusia buru, eskutik helduta, jostari aritu dira soka-dantzan. Horrela ospatu dute Gipuzkoako alkateek Tolosan "Ipuscua" hitzaren milurtekoa.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bat itotzen eta labankatzen saiatzeagatik
Eztabaidan ari zirela, gizona emakumea itotzen saiatu da, eta konorterik gabe utzi du. Ondoren, labana bat hartu du sastatzeko, baina pisukide batek eragotzi egin dio.
Dozenaka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, "odolik gabeko" sanfermin batzuen aldeko protestan
Bi egun bakarrik falta dira sanferminetako lehen entzierrorako. Hori horrela, dozenaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, entzierroen amaiera eskatzeko. Bertan, Anima Naturalis eta PETA taldeetako ordezkariek antzezpen artistikoa egin dute, 11:00etan. Kontzentrazio baketsua izan den arren, oinezko batek iraindu egin ditu bertan bildutakoak.
Sanferminetako izaera herrikoia sendotu nahi izan dutela dio Joseba Asiron Iruñeko alkateak
Sanferminak abiatuko dituen txupinazoaren bezperan, prestatu dituzten aurtengo "jai herrikoi, irisgarri eta inklusiboei" buruz mintzatu da Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Tasa turistikoa eta zezenketen gainean ere argi hitz egin du.
Renfek 8.000 autobus baino gehiago programatuko ditu uztailaren 25etik irailaren 21era, Gipuzkoan, obrengatik
Konpainiak ohar batean adierazi duenez, lan horien ondorioz, uztailaren 25etik irailaren 21era bitartean eten egin behar da tren zerbitzua aldirietako zerbitzuaren tarte jakin batzuetan eta distantzia ertain eta luzeko ibilbideetan.