Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Orozkon izandako istripu batean

Ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin da. Beste lau lagun ospitalera eraman dituzte, zaurituta.

Pertsona bat hil da eta lau zauritu dira arratsalde honetan Orozkon (Bizkaia) izan den istripuan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 18:15ean jazo da. Autoa errepidetik atera eta irauli egin da. Belaustegiko aparkalekutik hurbil dagoen bide batera erori da ibilgailua.

Istripuaren ondorioz, lagun bat hil da eta beste lau pertsona Galdakaoko ospitalera eraman ditute, zaurituta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X