AUTO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona hil dira Donibane Garazin, auto-istripuan

D-918 errepidean gertatu da ezbeharra, Baionako noranzkoan. Auto batek kontrola galdu du, eta aurrez aurre jo du kontrako norabidean zetorren anbulantzia bat. Hiru pertsona hil dira istripuan.
18:00 - 20:00
Hiru lagun hil dira Donibane Garazin zirkulazio-istripu batean

Hiru pertsona hil dira Donibane Garazin (Behe Nafarroa), gaur goizean, izandako auto-istripuan. D-918 errepidean izan da ezbeharra, 11:30 inguruan, Baionako noranzkoan.

Auto batek kontrola galdu du, eta aurrez aurre jo du kontrako norabidean zetorren anbulantzia bat. Autoko gidaria eta kopilotua eta anbulantzian zihoan pertsona bat hil dira istripuan.

Frantziako Poliziak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Istripua Larragan (Nafarroa)

Bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri (70 urteko Larragako bizilagun bat). Ezbeharra goizeko 10:00ak pasata jazo da, NA-132ko errepideko 17,8 kilometroan, Larragan.

Gertakari berean, kolpe anitz jaso ditu 74 urteko kopilotuak, eta hura ere ospitalera eraman dute, baina kideak baino zauri arinagoekin.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X