Umeentzako botika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Ministerioak ez du 'Dalsy' sendagaiaren esku-orria moldatuko

Hainbat 'Dalsy' pote hartu beharko lituzke ume batek sendagaiak duen koloragarria bere osasunerako arriskutsua izateko.
18:00 - 20:00
Dalsy umeentzako sendagaiaren ondorioen inguruan kezka sortu da

'Dalsy' umeentzako sendagaiaren esku-orriaren informazioa egokia dela eta kezkarako arrazoirik ez dagoela esan du, gaur, Osasun Ministerioaren menpe dagoen Espainiako Botiken Agentziak, sendagai horrek umeengan eragiten dituen ustezko eragin kaltegarrien inguruan Facuak azaldutako ohartarazpenaren harira.

'Dalsy' (3 hilabete eta 12 urte arteko umeentzako ibuprofenoa) sendagaiaren esku-orrian E-110 koloragarriak eragin ditzakeen bigarren mailako zenbait ondorio aipatzen ez direla ohartarazi zuen astelehen honetan Kontsumitzaileen elkarteak.

Ildo horretan, Elikagaietako Gehigarriei buruzko Europako araudiak pisu/eguneko 4mg/kg E-110 koloragarri hartzea gomendatzen du.

Hori horrela, Espainiako Botiken Agentziaren txostenaren arabera, "nekez" gainditu daiteke egunero gomendatzen den kopurua bera ere. Izan ere, hainbat 'Dalsy' pote hartu beharko lituzke umeak sendagaiak duen koloragarria bere osasunerako arriskutsua izateko.

Beraz, 'Dalsy' 20mg/ml aho sendagaiaren fitxa teknikoan, etiketan eta esku-orrian egun agertutako informazioa egokia dela ondorioztatu dute. Dena den, koloragarri horrek umeen jardueran edo arretan eragina izan dezakeela frogatuko balute informazioa gaurkotuko luketela esan du Osasun Ministerioak.

Hortaz, "E-110 koloragarria erabiltzen duen 'Dalsy'aren edo beste sendagairen baten inguruan erabiltzaileak lasaitzeko" ondorioak atera ditu Osasun Ministerioak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X