ETORKINAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

56 etorkin zeramatzaten hiru ontzi erreskatatu dituzte Almeria parean

Itsas Salbamendua beste 85 pertsona bilatzen ari da Alborango itsasoan.
Etorkinak Almeriako portuan. EFE
Etorkinak Almeriako portuan. EFE

Itsas Salbamenduak 56 etorkin zeramatzaten hiru ontzi erreskatatu ditu Gatako lurmuturretik (Almeria) 20 miliara, Alboran uhartetik 5era.

Salbamenduko ordezkari baten arabera, Salvamar Denébola itsasontziak 10 etorkin zeramatzan ontzi bat erreskatatu zuen lehenengo Gatako lurmuturrean, eta erreskatea egiten ari zirela, beste ontzi bat ikusi zuten; 15 pertsona zeramatzan.

Almeriako portura iritsitakoan, Gurutze Gorriak hartu ditu 25 etorkinak.

Halaber, Bouyafartik (Maroko) abiatuta 53 etorkin zeramatzan beste patera bat itsasoan zegoela jakin zuen, telefono-dei baten bidez, Itsas Salbamenduak, eta Guardamar Polimnia itsasontzia eta Sasemar 101 hegazkina mobilizatu ditu. Erreskate operazio honetan, 31 etorkin zeramatzan beste patera bat aurkitu dute.

Inguru horretan galdu omen diren beste 85 pertsonaren bila aritu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Panticosa mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jordi Richard mendiko gidaria, Panticosatik: “Azpiko geruza labankor dago, ez dago trinko, eta kontuz ibili beharra dago”

Azken urteotako negurik hotzena eta elurtsuena izatean ari da Aragoiko Pirinioetan eta arriskutsua izan daiteke mendian ibiltzea. Jordi Richard mendiko gidariarekin hitz egin du ETBk, Panticosan gertatu den ezbeharraren ondotik. Gaur bertan, Punta Escarrara igotzen ari zirela buelta ematea erabaki dutela kontatu du. Adi ibiltzeko eskatu du, oraindik ere elur jausiak gerta daitezkeelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X