Italia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

500 migratzaile inguru erreskatatu dituzte Mediterraneoan

2016an 3.054 pertsona hil dira Mediterraneo eta Egeo itsasoak zeharkatu nahian.
Artxiboko argazkia
Artxiboko argazkia

Italiako kosta-zaindariek baieztatu dutenez, igande honetan 500 migratzaile inguru erreskatatu dituzte Mediterraneo itsasoan egindako lau operaziotan.

Twitter kontuaren bidez eman dute informazioaren berri. Antza denez, lau baltsatan zihoazen, eta Mediterraneo erdialdean gertatu da ezbeharra.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera, 2016an 132.000 etorkin joan dira Italiara. Halaber, 3.054 pertsona hil dira, Mediterraneo eta Egeo itsasoak zeharkatu nahian.

Etorkin gehienak Libiako kostaldetik abiatzen dira, pertsonak garraiatzeko mafiek kaosa eta segurtasun eza aprobetxatzen baitute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X