Donostiak 1,7 milioi euroko aurrekontua du Kontxako baranda aldatzeko
Donostiako Udalak Kontxako baranda berrituko du Cervantes plazatik La Perlaraino. Proiektuak 1,7 euroko aurrekontua du eta lanak egiteko epea sei hilabetekoa izango da. Aurten ehun urte bete dira barandaren lehendabiziko zatia jarri zenetik eta, urtero hainbat zati margotu eta konpondu badituzte ere, baranda berritzea beharrezkoa da.
Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, Gobernu Batzordeak baranda zati hori berritzeko proiektua onartu du astearte honetan, urriak 18. Proiektuak 1.686.000 euroko aurrekontua du eta lanak egiteko epea sei hilabetekoa izango da.
“Barandaren hainbat zati margotu eta konpondu diren arren, itsasoaren eraginak beharrezkoa egin dute baranda berritzea eta material hobeagoekin egindakoa jartzea”, gaineratu du Eneko Goiak.
Azken urteotan barandaren hainbat zati margotu eta konpondu dituztela gaineratu du Goiak, baina denboraren eraginez Donostiako ikur handiena aldatu behar dutela esan du, “klima-baldintzetara hobeto aurre egiteko”.
Lanak egiteko epea sei hilabetekoa izango da eta, Donostiako alkateak aurreratu duenez, urte hasieran ekingo diete lanei. Guztira, ikur horren 130 pieza berrituko dituzte, baita horiek eusten duten pilastra ugari. Kontxako pasealekuan ere hainbat hobekuntza egingo dituzte.
Aurten ehun urte bete dira barandaren lehendabiziko zatia jarri zenetik. Zati horrek 270 metroko luzera du eta 2004an berritu zuen Udalak. Ondoren, 2011n, Hotel de Londreseraino berritu zuen Donostiako Udalak.
Gauzak horrela, lanak udan bukatuko direla aurreikusi du Udalak.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako
Hilketa matxista berri honen aurrean kalera irteteko eta gaitzespena adierazteko eskatu diete Basauriko Asanblada Feministak eta Emakumeok bat koordinakundeak herritarrei, "terrorismo matxistaren aurrean" mobilizazio soziala funtsezko tresna dela ziurtatuta.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.