Zirkulazio istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkoiengo 65 urteko gizon bat hil da herrian izandako auto istripuan

NA-115 errepidean gertatu da ezbeharra. Autoa errepidetik irten eta irauli egin da.
Azkoiengo istripuko irudia
Azkoiengo istripuko irudia. Iturria: Foruzaingoa

65 urteko Azkoiengo bizilagun bat hil da bart NA-115 errepidean, Azkoienen, izandako auto istripuan.

Nafarroako Foruzaingoko iturriek jakinarazi dutenez, ezbeharra 22:02ak zirenean gertatu da NA-115 errepideko 20. kilometroan. Autoa errepidetik irten eta irauli egin da.

Tafallako eta Tuterako polizia-etxeko foruzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira istripuaren tokira, baina ordurako gizona hilda zegoen.

Istripua hildakoa bizi zen tokitik oso hurbil gertatu da.

 

 

>

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X