Herri Unibertsitatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUk salaketa jarriko du Ingeniaritza Eskolako ‘kalte larriengatik’

Ikasle mugimendua zapaldu nahi izatea egotzi dio Herri Unibertsitateak Ingeniaritza Eskolako zuzendaritzari.
18:00 - 20:00
EHUko errektoreak kalteen egileak salatuko dituela esan du

Nekane Balluerka EHUko errektoreak ostegun honetan jakinarazi duenez, unibertsitateak salaketa bat aurkeztuko du Ingeniaritza Eskolan goizaldean izandako ‘kalte larriengatik’. Herri Unibertsitateak deitutako ekimenean parte hartu zuten ikasleek altzariak eta saltzeko makinak apurtu zituzten.

Ingeniaritza Eskolan egindako kalte materialek 15.000 euroko kostua dutela esan du Bilboko Ingeniaritza Ikasle Kontseiluak. Ildo horretatik, ikasleei gelak erabiltzeko baimena eman zietela azaldu du, baina aurretik baldintza batzuk adostu zituztela gaineratu du.

Ikasle Kontseiluak azaldu duenez, bertaratu ziren ikasleek aurrez ezarritako baldintza batzuk hautsi zituzten, 50 pertsona baino gehiago bildu zirelako eta gas bonbonak erabili zituztelako.

“Ez zituzten errespetatu Ingeniaritza Eskolarekin adostutako arauak, eta itxialdia egiteaz gain eraikinaren teilatura igo ziren. Bidean, kalte material larriak eragin zituzten”, esan du ohar baten bidez Bilboko Ingeniaritza Ikasle Kontseiluak.

Gauzak horrela, unibertsitateko altzariak eta kristalak apurtu izanak 15.000 euroko kostua izango duela esan du Ikasle Kontseiluak.

Ikasle mugimenduaren erantzuna

Ikasleen arabera, “atzoko kaleratzeak ez dio arauak betetzeari erantzuten, baizik eta San Mameseko zuzendaritzak ikasle mugimenduari espresio oro zapaltzeko duen xedeari”. Ildo horretatik, arratsaldean kaleratzeko asmoaren berri eman zietela esan dute, eta “erasoari” aurre egiteko eraikinaren teilatura igo zirela azaldu dute.

“Beste kanpusetan burututako Herri Unibertsitateetan ere ez dugu araudia bete, baina dekanoek ez gaituzte kaleratu”, gaineratu dute ikasleek.

Albiste gehiago gizartea

Mozos or runners prepared for the first running of the bulls of Sanfermines 2025 in Estafeta street during Sanfermines festival, in Pamplona, northern Spain, 07 July 2025. Sanfermines runs until 14 July. EFE/ Jesus Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uztailaren 7ko entzierroa, iruditan

Cadizko ganadutegiko zezenek egin dute 2025eko sanferminetako lehen entzierroa. Animaliek eta entzierrozaleek eroriko ugari izan dituzte, aurreko orduetan euriak bustitako zoladura gainera erori direlako.

Gehiago kargatu