Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi arrantzale desagertu dira Bartzelonan, bi ontzik talka egin ondoren

Arrantza-ontzi bateko bi marinela desagertu eta beste erreskatatu dituzte Errusiako merkantzia-ontzi batekin talka egin ondoren.
Arrantza-ontzia 150 metrora hondoratu da. Argazkia: EFE
Arrantza-ontzia 150 metrora hondoratu da. Argazkia: EFE

Arrantza-ontzi bateko bi marinela desagertu eta beste erreskatatu dituzte Errusiako merkantzia-ontzi batekin talka egin ondoren. Ontzia Bartzelonako portutik milia eta erdira hondoratu da.

Talkaren ondorioa izan da arrantza-ontzia hondoratzea. Lau pertsona zeuden barruan, eta horietako bi erreskatatu dituzte hipotermia sintomekin, Errusiako merkantzia-ontziko tripulanteek.

Erreskatatutako bi arrantzaleek 45 eta 50 urteko bi gizonezko dira, eta larri ez egon arren, ospitalera eraman dituzte.

Guardia Zibileko urpekariak, Bartzelonako Suhiltzaileak eta Itsas Salbamenduak desagertutako beste bi marinelen bila daude, eta helikoptero bat ere badabil erreskatean parte hartzen.

Errusiako merkantzia-ontziarekin talka egin ondoren, Bartzelonako portuan basea duen arrantza-ontzia 150 metrora hondoratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X