Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat ospitalera eraman dute Eibarren ibaira jausi eta gero

58 urteko gizon bat Ego ibaiaren bazterrera erori da.

58 urteko gizon bat erreskatatu behar izan dute bart suhiltzaileek Eibarren (Gipuzkoa), Ego ibaira jausi eta gero, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Istripua 03:15ean jazo da. Gizona ibai bazterrera jausi da, harri artera. Min hartuta zegoela eta, suhiltzaileek atera behar izan dute.

Mendaroko Ospitalera eraman dute, zaurituta.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X