Nola eragingo dio Euskal Herriko Itzuliak Donostiako zirkulazioari?
Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioko 3 etapa Gipuzkoako hiriburuan amaituko da datorren asteazkenean, apirilaren 5ean. Hori horrela, trafikoa erregulatzeko hainbat neurri hartuko dira, batez ere Igeldo inguruan eta hiriaren erdialdean, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.
Asteazkeneko ibilbidea hurrengo hau izango da: Orioko errepidea, Aita Orkolaga, Igeldo, Cristobal Balenciaga, Igeldoko pasealekua, Iruñea kalea, Zumalakarregi (aurkako noranzkoa), Kontxa pasealekua (aurkako noranzkoa), Zubieta kalea (aurkako noranzkoa), Easo kalea (aurkako noranzkoa), Askatasun hiribidea (aurkako noranzkoa), Argentinako Errepublika eta Boulevard.
Txirrindulariak 17:00 eta 17:30 artean helduko dira Donostiako Bulebarrera, eta trafikoa moztuta egongo da leku horretan 9:00etatik 20:00etara.
15:30ean, Lapurdi plaza, Kolon pasealekua, Euskadi plaza, Iztueta eta San Martin kalea zirkuituaren itxierak egingo dira.
16:45etik erratz autoa pasa arte, itzulia igaroko den kaleetan trafikoa moztuko da: Iruñea, Zumalakarregi, Kontxa pasealekua, Zubieta, Askatasun hiribidea, Argentinako Errepublika, Erregina Erregentea eta Boulevard.
Bestalde, Igeldoko sarbideetan ere trafiko mozketak egingo dira. Iruñea kaleko elkargunetik, itxita egongo dira ibilgailuentzat, goranzko noranzkoan, Igeldo pasealekua, Cristobal Balenciaga ibilbidea eta Aita Orkolaga kalea, 16:00etatik 16:45era. Ordu horretatik aurrera eta trafikoari irekiera emango dion autoa igaro arte, 18:00ak inguruan, bi norabideetan itxita egongo dira. Ordutegi horrek aldaketak izan ditzake, lasterketaren gorabeheren ondorioz.
18:30etatik aurrera, gutxi gorabehera, hiria normaltasunera itzultzen hasiko da
4. etaparen abiatzea, apirilaren 6an, ostegunean
4. etaparen abiatze neutralizatua 13:00etan egingo da Boulevarden, eta 13:09an, irteera ofiziala egingo da Ibaeta plazan.
Boulevarden 9:00etatik 14:00etara moztuko da trafikoa. Gainera, 12:30 eta 13:15 artean, gutxi gorabehera, Kontxa pasealekua moztuko da, bi noranzkoetan. Askatasun hiribidea eta Zurriolako zubia itxita egongo dira 11:00etatik 13:15era, baina Groserako norabiderantz irekita egongo da.
San Martin kalearen eta Boulevarden arteko kaleak (ipar noranzkoan) 12:30etik 13:15era moztuko dira.
Boulevarda ireki bitartean, kaira joan nahi dutenek Alde Zaharretik egin beharko dute, Portu kaletik.
4. etaparen abiatzearen ibilbidea hurrengo hau izango da: Hernani ( Alderdi Eder parean), Andia, Miramar, askatasunaren hiribidea, Easo, Zubieta, Kontxa pasealekua, Antiguako tunela, Zumalakarregi, Tolosa hiribidea, Ibaetako glorieta, Añorga (N1), Hiru bide, N634 lotura.
e, N634 lotura.Albiste gehiago gizartea
Santurtzik eta Donostiak arrantzaleen zaindaria den Karmengo Amaren eguna ospatu dute
30.000 pertsona inguru hurbildu dira Santurtziko (Bizkaia) itsas prozesioa ikustera. Donostian, urtero bezala, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak omenaldia egin die arrantzale eta saregile erretiratuei.
Domingok, Torre Pachecon erasoa jasan zuen gizonak, EITBrentzat hitz egin du: "Gerta daitekeen gauzarik onena herrian egoera baretzea da"
Erasoa gertatu eta astebetera, Domingo lagunekin elkartu da berriro. Oraindik begi batean arazoak dituen arren, fisikoki ondo dagoela esan du. Herriko egoera laster baretzea espero du eta "filmeko protagonista" ez duela izan nahi esan du.
Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"
Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.
Hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Elgoibarko Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren
14:30 aldera, istripu baten ondorioz, azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira kiroldegiko igerilekuetan. Bi produktu horiek igerilekuak garbi mantentzeko erabiltzen dira normalean, baina nahasketa horrek "gas-hodei arriskutsua eragin du".

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak
Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk.
Gorotzak agertu dira Bizkaiko hainbat igerilekutan: "Arraroa da hainbeste aldiz gertatzea, erronka birala izan daiteke"
Azken egunotan Sopelako eta Urduñako hainbat igerileku itxi behar izan dituzte, uretan gorotzak (kaka) agertu direlako. Zikinkeria horren jatorria sare sozialetan zabaldu eta birala egin den erronka batean legoke, antza. Egoerak haserrea eragin du erabitzaileen artean.
Araudi berri batek aukera emango die pazienteen elkarteei osasun-sisteman gehiago eragiteko
Osasun sailburuak araudi horren garapena iragarri du, eta elkarteei adierazi die “gertu eta oso aktibo behar” dituztela Osasun Ituneko neurriak ezartzeko eta sistema eraldatzeko fasean.
Nortzuk osatzen dute “Deport Them Now” talde neonazia?
Europa osoan migratzaileen aurkako gorroto diskurtsoa bultzatzen duen mugimendua da, eta, antza, Torre Pachecon "magrebtarraren aurkako ehiza" bultzatzen zuen kartela diseinatu zuena.
Gas-ihesa gertatu da Bilbo erdigunean, eta hainbat etxebizitza eraikin jendez hustu dituzte
Rodriguez Arias kaleko obretan lanean ari zen langile batek, nahi gabe, hodi bat zulatu du. Hala ere, udaleko iturriek baieztatu dutenez, ihesa konpondu dute.
Gipuzkoako Kofradiek itsasoan lanean aritu eta erretiroa hartu dutenei omenaldi beroa egin diete
Karmen eguna ospatzen ari dira Euskal Herriko hamaika txokotan. Arrantzaleen eguna da, hain zuzen ere. 322 arrantzaleen lana eskertu dute, baita saregileena ere, eta giro ederrean ospatu Donostiako kaian.