Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostialdeko Metroaren igarobidearen aurkako manifestazioa egin dute

Satorralaia auzo-mugimenduaren iritzian, proiektua "zentzugabea" da, eta donostiarrei deia egin die horri "duintasunez, aurre egitera".
Donostiako bizilagunak kalera atera dira, Metroaren proiektua gelditu dezatela eskatuz. EiTB
Donostiako bizilagunak kalera atera dira, Metroaren proiektua gelditu dezatela eskatuz. EiTB

Donostialdeko Metroaren luz azpiko igarobidearen aurka manifestatu dira larunbat honetan Donostiako kaleetan, Satorralaia auzo-mugimenduak deituta. Arrazoi berdinagatik egindako hirugarren protesta izan da gaurkoa. Satorralaiak salatu duenez, proiektua "zentzugabea" da.

Ana Gorostidi eta Mikel Alonso mugimendu horretako bozeramaileek agiria irakurri dute martxaren bukaeran, eta deia egin diete donostiarrei "duintasunez, aurre egitera".

"Horren aurka egiten jarraitu nahi dugu, duintasunez", azpimarratu dute, "gure irudimenarekin, desioekin, proposamenekin eta gorputzekin parte hartu nahi dugu, zentzugabekeria berri eta handi hau gelditzen gai den mugimendua eraikitzen jarraitzeko".

"Metroaren igarobideari ez" leloa zeramatzan pankartak eraman dituzte martxaren bitartean, eta "beharrezkoa ez den igarobide horren" aurkako oihuak bota dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X