Desagertzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onik aurkitu dute desagertuta zegoen 74 urteko Igorreko gizona

Senideek ostiral gauean salatu zuten falta zela, eta Ertzaintzak ikerketa martxan jarri zuen.

Ostirala gauetik Igorreko bere etxetik desagertuta zegoen 74 urteko gizona onik aurkitu dute igande eguerdian Laidako kanpinean.

Larrialdi zerbitzuak gizonaren bila zebiltzan; izan ere, ostiral gauean, 22:00ak aldera, bere etxetik alde egin zuen autoa hartuta, eztabaida bat izan ondoren. Senideek ez zuten bere berririk ordutik.

Ertzaintzak ikerketa bat zeukan abian, desagertzearen salaketa jaso ondoren, eta sare sozialetan gizonaren bilaketan laguntzeko deiak ugariak izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X