Loiuko aireportuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legez kanpoko 40 kilo angula atzeman dituzte Loiuko aireportuan

Txinara zihoazen bi bidaiari txinatarren ekipajean atzeman dute materiala, eta merkatuan 74.000 eurotik gorako prezioa izango zuen.
40 kilo angula konfiskatu dituzte Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE

Guardia Zibilak legez kanpoko 40 kilo angula ?angula bizia? atzeman ditu Loiuko aireportuan, Txinara zihoazen bi bidaiari txinatarren ekipajean.

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen Ordezkaritzak gaur jakinarazi duenez, martxoaren 28an konfiskatu zuten materiala Shanghaira zihoazen bidaiariei maletei egindako kontrol aleatorio batean.

Aipaturiko miaketan, Guardia Zibilak angula biziz beteriko 36 plastikoko poltsa atzeman zituen sei maletatan. Urez betetako poltsatan aingira gazteak zeuden ?Txinako merkatuan oso preziatuak direnak? manta termikoekin babestuta.

Konfiskatutako materialak 74.000 eurotik gorako prezioa izango zuen merkatuan, Gobernu Ordezkaritzak egindako estimazioen arabera.

Bestalde, angulak zeramatzaten bidaiari txinatarren kontrako izapideak hasi dituzte, ustezko kontrabando delitua leporatuta.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu