Betiseko ultra batek kolpatutako gizonaren aldeko bilkura deitu dute Bilbon
Sare Antifaxista plataformak bilkura deitu du atzo Bilbon Betiseko ultra baten erasoa jasan zuen gizonaren alde. Kolektiboak ohar batean jakinarazi duenez, "eraso faxista" salatzeko elkarretaratzea 19:00etan egingo dute Plaza Barrian, gertakaria jaso zen leku berean, hain justu. "Eraso faxistarik ez!" lelopean egingo dute bilkura.
Erasoa atzo, ostegunarekin, jazo zen 12:45ean. Sare sozialetan zabaldutako bideoan ikus daitekeenez, gazte bat terrazan eserita zegoen gizonezkoarengana hurbildu zen —antza, zoriz aukeratutakoa— eta "Zu, Gabilondo, Arriba España, zer zara ETA zalea?" esan zion. Segidan, edari bat bota zion, eta jo egin zuen. Biktima taberna barrura joan behar izan zen, babes bila.
Bideoan, grabatzen ari zen pertsonaren barre-algarak entzuten dira. Hirugarren pertsona bat ere bazegoen, hau ere barrez.
Ultra ez da Betiseko bazkidea, eta ez zuen Athleticen kontrako partida ikusteko sarrerarik. Ertzaintzak hiru gizonak identifikatu zituen, baina ez zuen atxiloketarik egin. Dena dela, Segurtasun Sailak gaur eitb.eus-i jakinarazi dionez, hirurei tratu lotsagarriaren delitua egotzi die.
Real Betis taldeak "irmoki" salatu zuen erasoa, eta erasotzaileak zalego txuri-berdea "inola ere ez" ordezkatzen ez duela nabarmendu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako epaitegi batek baliogabetu egin du Gipuzkoako Aldundiko administrarien plaza guztietan euskararen C2 profila eskatzea
CCOO sindikatuaren hitzetan, epaiaren oinarria da eskaintza horretako plazen % 100ean profil hori eskatzeak “desproportzionaltasuna” eragiten duela.
Ipar Euskal Herriko hainbat tren etenda egongo dira bihar, Nils ekaitza dela eta
SNCF tren-konpainiak jakinarazi duenez, Hendaia eta Akize eta Baiona eta Puyoo artean ez da tren-zerbitzurik izango bihar goiz osoan, eta Baiona eta Donibane Garazi lotzen dituen linea, berriz, ostiral goizera arte egongo da etenda.
Irungo alarde tradizionaleko bi buruk dimisioa eman dute, kapitainetako bati jarritako zigorrak eragin duen ika-mikaren ondorioz
Kantinera batek barne-salaketa bat aurkeztu zuen kapitainetako baten kontra, jokabide desegokia egotzita. Araldearen Batzordeak zigorra ezarri zion horregatik, baina zenbait kapitain eta unitate-buruk erabakia errefusatu dute.
Ikertzaileen erdiak baino gehiago emakumeak dira Osakidetzan
Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Osakidetzak azpimarratu du bere ikertzaileen % 66,5 emakumeak direla, eta horietatik % 42,5 ikerketa-taldeen buru direla.
Bilbo, "munduan bakarra den jaian" murgilduta, Athletic eta Realaren arteko finalerdietako derbia baliatuta
Bi taldeen jarraitzaileek Sevillako finalera iristea espero dute, baina onartzen dute ez dela erraza izango. Ilusioa eta urduritasuna nabari dira, eta denak zain daude 21:00ak iritsi eta Errege Kopako finalerdiko joaneko partida hasteko.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Gernikan, bikotekidea hil duelakoan
Ikerketa 62 urteko gizon bat hilda agertu zenean hasi zen. Haren gorpuak indarkeria zantzuak zituen, baina hasiera batean istripuz erori zela adierazi zuen Poliziak.
Espetxean sartu dute Lezaman hilda aurkitutako gizonaren kasuarekin zerikusia duelakoan atxilotutako gaztea
Arratsaldeko lehen orduan deklaratu du, eta hilketa delitua leporatuta agindu du epaileak haren espetxeratzea.
Emaztea eta alabak mehatxatu eta atxiki zituen gizonaren bila jarraitzen du Bilboko Udaltzaingoak
Gizonak leiho batetik ihes egin zuen, senideak mehatxatu eta gogoz kontra atxiki ondoren.
Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidean zuhaitz bat erori delako
Zirkulazioa etenda dago Traslaviña eta Karrantza artean, lehen orduan izandako gorabeheraren ondorioz. Ez da inor zauritu.
Albiste izango dira: Derbia zuzenean EITBn, Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen eta Trump-Netanyahu bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.