SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei edukiontzi erre dituzte Getxon

Suteak inguruan aparkatuta zeuden zortzi ibilgailu eta eraikin bateko aurrealdea kaltetu ditu, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.
Sei edukiontzi erre dituzte Getxon. EiTB
Sei edukiontzi erre dituzte Getxon. EiTB

Sei edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Getxon. Suteak inguruan aparkatuta zeuden zortzi ibilgailu eta eraikin bateko aurrealdea kaltetu ditu, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

06:10 inguruan piztu da sua, San Eugenia kalean. Lehen datuen arabera, edukiontzi bati eman diote su aurrena, eta berehala zabaldu da. Denera, sei edukiontzi erre dira.

Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, sutea nola piztu den argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X