iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euripean hasiko dugu astea

Gaur eta bihar, behera egingo dute tenperaturek, eta zaparradak izango dira han-hemenka. Asteazkenean, bero handiagoa egingo du.
Euria lluvia eguraldia Bilbao EFE
Argazkia: EFE

Astea euri artean hasi beharko dugu, azken egunotan udako egunez gozatu eta gero. Hala, astelehen goizetik aurrera, iparraldeko haizea gailenduko da gurean, eta, horregatik, kostaldeko tenperatura maximoak 21-22 ºC inguruan geratuko dira; barnealdean, apur bat beroago.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak adierazi duenez, eguraldi goibela eta euritsua espero da; gainera, hodeiek zerua estaliko dute, eta zaparradak botako ditu, noizbehinka indar handiz, batez ere egunaren hasieran eta arratsaldean.

Asteartean ere, iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean biziago. Tenperatura maximoek behera egingo dute berriro, eta 20 eta 22 ºC artekoak izango dira orokorrean.

Zeruan, hodeiak ostarteei gailenduko zaizkie momentuz, eta zaparradak botako ditu tarteka; edozein kasutan, euria astelehenean baino askoz urriagoa izango da.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu