Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Buruko gaitza duten emakumeen % 80k tratu txarrak pairatu dituzte

Gainera, buruko gaitza duten emakumeen % 26 sexu-erasoen biktima izan da haurtzaroan. Hala dio emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa batek.
18:00 - 20:00
Buru gaixotasuna duten emakumeen %26-k sexu indarkeria jasan du

Buruko gaitza duten emakumeek aukera gehiago dute indarkeria matxistaren biktima izateko. Areago, emakume horien % 80k bikotekidearen tratu txarrak pairatu ditu.

Hala dio Alicia Garcia Santos adituak egindako ikerketak. Buruko gaitza duten pertsonen eta haien senideen elkarteen Euskadiko Federazioak eskatuta egin du txostena. Ikerketaren ondorio nagusiak aurkezteko agerraldian Beatriz Artolazabal Gizarte Politikako sailburua eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria ere izan dira.

Ikerketa egiteko hainbat paziente elkarrizketatu ditu eta 33 profesionalen laguntza izan du, tartean hiru diputazioetako, Eusko Jaurlaritzako eta elkarte ezberdinetako langile eta kideak.

“Indarkeria eta buruko gaixotasunak oso lotuta daude. Buruko gaitza duten emakumeen % 26k sexu-erasoak pairatu ditu haurtzaroan; gainerako emakumeen kasuan zenbateko hori % 3,5ekoa da”, azaldu du Garciak.

Gainera, buruko gaixotasuna duten emakumeen % 45ek uste dute bikotekidearengandik  jasotzen dituzten tratu txarrak ez dela indarkeria matxista eta psikiatren % 50ek ez ditu emakume horiek jasaten dituzten tratu txarrak detektatzen.

Babesik gabe

Ikerketaren beste ondorio bat da "profesionalek garrantzia kentzen diotela buruko gaitza duten emakumeen kontrako indarkeriari eta emakume horiek naturaltasun osoz kontatzen dituztela jasandako tratu txarrak, beren burua leku seguru batean dagoela antzematen dutenean".

Garciak azpimarratu du profesionalen aldetik "beldurra" dagoela egoera honi aurre egiteko, baina, aldi berean, "horretarako erreminta nahikorik" ez dutela eskura.

Garciak ohartarazi du tratu txarrak ez dituela soilik bikotekideak ematen, askotan biktimaren senitartekoak dira erasotzaileak eta arrazoi sexualengatik, psikologikoagatik nahiz ekonomikoagatik jarduten dute horrela.

Buruko gaitza duten emakumeak babesik gabe daudela dio ikerketak, "lanik ez dutelako, baztertuta daudelako eta indarkeriaren biktima izan direla kontatzen dutenean sinesgarritasun gutxi emateko joera dagoelako".

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

20190109151530_supremo_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk. Epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Kontseiluak.

Gehiago kargatu