Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Faltzesko herrigunetik gertu piztutako baso-sutea, kontrolatuta

Ez dute herritarrik etxetik atera behar izan. Suhiltzaileek lanean jarraitu dute goizean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Faltzesko sutea itzaltzeko lanetan jarraitzen dute, kontrolpean izanda

Baso-sute bat piztu zen atzo, asteazkena, Faltzes herrian (Nafarroa), "El Chorron" inguruan, herrigunetik gertu, Udaltzaingoak jakinarazi zuenez, baina dagoeneko kontrolatuta dute.

Bi helikoptero eta hegazkin bat aritu dira sutea itzaltzeko lanetan. Sua 20:10ean piztu zen, eta Foruzaingoa eta Guardia Zibila berehala bertaratu ziren.

Horren berri jaso bezain pronto, Azkoien, Tafalla, Lodosa eta Cordovillako suhiltzaileak ere bertaratu ziren, baita basozainak ere.

Gaur goizean, Azkoien, Tafalla eta Lodosako suhiltzaileak sua berriz ez pizteko lanetan ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X