Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Moto batek su hartu eta lonja bat kaltetu du Urnietan

Gainera, ondoan dagoen etxebizitzako bi balkoi ere kaltetu dira, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik sua piztu ondoren.

Moto bat kiskali da goizaldean Urnietan (Gipuzkoa) eta, horren ondorioz, gertu zegoen lonja bat kaltetu da.

Gainera, ondoan dagoen etxebizitzako bi balkoi ere kaltetu ditu suak.

Oraindik aegitu gabe dauden arrazoiengatik, ibilgailuak su hartu du eta, ondoren, bertaratu diren suhiltzaileek garrak itzali dituzte, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X