Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donejakue Bidea egiten ari zen erromes alemaniar bat hil da Auritzen

Bart, N-135 errepidetik zihoan gidari batek eman du abisua, oinezko bat errepide bazterrean lurrean erorita ikusi ondoren.

Donejakue Bidea egiten ari zen 48 urteko erromes alemaniar bat hil da Auritzen, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez.

N-135 errepidetik zihoan gidari batek eman zuen abisua astelehen gauean, 22:22an, oinezko bat errepide bazterrean lurrean erorita ikusi ondoren.

Foruzainak eta larrialdi zerbitzuetako medikuak bertaratu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin hura suspertzeko.

Gizonaren gorpua Iruñeko Auzitegiko Medikuntzako Institutu Anatomikora eraman zuten, eta autopsia egingo diote bertan, heriotza horren nondik norakoak argitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X