Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uztaritzeko emakumea hil zuela aitortu du Bokalen atxilotutako gizonak

Autopsiaren arabera, 23 urteko emakumezkoa bortxatu eta ito egin zuen. Biktima haurdun zegoen.
Autopsiaren arabera, emakumezkoa itota hil zen. Argazkia: EiTB
Autopsiaren arabera, emakumezkoa itota hil zen. Argazkia: EiTB

Atzo Bokalen atxilotutako 38 urteko gizonezkoak aitortu egin du berak hil zuela Uztaritzeko emakumea, ETBk jakin duenez.

Antza, hiltzailea etxegabea da, eta Savoia Garaia departamenduko udalerri horretako bizilaguna. Lapurretekin lotutako aurrekari penalak ditu, eta ez zuen biktima ezagutzen. Jendarmeek gizonaren DNA arrastoak aurkitu dituzte biktimaren etxean.

Emakumezkoa haurdun zegoen, eta etxe ondoko errepide batean aurkitu zuen haren gorpua bikotekideak. Biktimak 23 urte zituen, eta eskuak eta hankak lotuta, begiak estalita eta aurpegian ubeldura ugari zituen. Autopsiaren arabera, erasotzaileak bortxatu eta ito egin zuen emakumezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X