Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sestaoko mendizale bat hil da Europako mendietan erorita

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, gizona 50 eta 100 metro erori da, elur gogorrez estalitako aldapa batean behera.
Guardia Zibilak utzitako irudiak
Guardia Zibilak utzitako irudiak

62 urteko Sestaoko (Bizkaia) mendizale bate hil da, elur gogorrez betetako aldapa batean irrist egin eta erorita. Peña Castil mendi gailurretik metro gutxira gertatu da, Europako mendietako bihotzean.

Mendizaleak eskalada materiala zeraman, eta 50 eta 100 metrotik behera erori da, elur gogorrez eta izotzez estalitako aldapa batetik amilduta. 14:00etan gertatu da ezbeharra, 2.350 metrora, gailurrera iristeko 100 metro geratzen zitzaizkiola. Europako mendietako tontor ezagunenetako bat da.

Gijoneko Guardia Zibilak jaso du istripuaren abisua 14:20an. Ezbeharraren inguruan zebilen helikoptero bat bidali dute. Erreskate taldeak mendizalea hilda zegoela baieztatu baino ezin izan du egin. Jarraian, Arriondaseko ospitalera eraman dute gorpua, han autopsia egin ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X