Gabonetako Loteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aya Ben umeak zutik jarri du Eguberrietako zozketaren publikoa

18:00 - 20:00
Aya Ben umeak zutik jarri du Eguberrietako zozketaren publikoa
Madrilen Gabonetako Loteria ikusten ari den publikoak Aya Ben Hamdouchek kantatutako 1.000 euroko zari bakoitza txalotu du, sariak emateko izan duen modu bereziagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X