TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak izan dira Araban, Gabonetako irteera operazioa dela eta

Armiñonen eta Lopidan izan dira pilaketa handienak, bost kilometrorainokoak. Goizeko lehen orduan Biriatun ere auto ilarak izan dira, baina arazoa konpondu da.
TRAFIKOA ARABA 1024X576 1024X576

Auto-ilara luzeak sortu dira Araban larunbat goiz honetan, Armiñon eta Lopida herrien parean, Gabonetako irteera operazioa dela eta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizean goiz hasi dira arazoak. Lopidan, N-622 errepidean, Madrilgo noranzkoan, hiru kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Armiñonen, berriz, A1ak eta AP1ak bat egiten duten errepidean bost kilometroko ilarak egon dira.

Goizeko lehen orduan,  Irunen ere, Bilboko noranzkoan, izan dira pilaketak, baina konpondu dira.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarretaratzea Barakaldoko txosnen gunean, arrazakeriaren aurkako herria direla aldarrikatzeko

Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Barakaldoko txosnen esparruan, bart gauean herriko bizilagun batek jasan zuen eraso arrazista salatzeko. Ohikoa da Karmengo jaietan beste herrialde batzuetatik bertara bizitzera etorritako bizilagunek txosna bat jartzea eta ez da inoiz arazorik izan. Atzo gizonezko bat gogor oldartu zen bertan lanean ari zirenen aurka, oihu arrazista eta jarrera erasokorrean. Torrepachecon gertatutakoa ikusita, jarrera horiek moztu eta Barakaldon horrelakorik ez dutela onartzen adierazi dute. 

Gehiago kargatu