Albiste da
ABISU HORIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arratsaldean euri gehiago egingo du Gipuzkoa eta Bizkaian

18:00 - 20:00
Arratsaldean euri gehiago egingo du Gipuzkoa eta Bizkaian
Euriak ez du atsedenik emango egun osoan. Jaurlaritzak ezarri duen abisu horia biar arte egongo da indarrean Gipuzkoa eta Bizkaian. Metro kuadroko 60 litro ere jaso ahal izango dira

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X