Zezenak Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteiz, zezenketarik gabe bigarren urtez

Iaz bezala, baliteke bigantxak eta haurrentzako ikuskizunak egotea zezenketen ordez.
Zazpi zezen.
Zezenak. Argazkia: EiTB.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren 2018ko jaietan ez da zezenketarik egongo elkarren segidako bigarren urtez, ez baita enpresa bat ere aurkeztu horiek antolatzera.

Estibaliz Canto  Kultura zinegotziak astelehen honetan prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Udalak ez du eskaintza bat ere jaso zezenketak antolatzeko, eta hortaz, "lehiaketa publikoa hutsik gelditu da".

Asteazkenean berretsi beharko dute egoera kontratazio mahaiaren bileran, baina Cantok berak iaz egindako gauza bera proposatu du: "deialdi berri bat ateratzea beste motatako ikuskizunak antolatzeko".

Hori izan baitzen 2017an egin zutena; Andre Maria Zuriaren jaietan bigantxak eta haurrentzako ikuskizunak izan ziren Iradier Arenan eta, antza, hori izan liteke aurtengo aukera. Hala ere, erabakia ez dago oraindik hartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X