Istiluak Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inocencio Alonso ertzaina bihotzekoak jota hil zela baieztatu du autopsiak

Hala eta guztiz ere, “zerbitzu-egintzan” hil zela goraipatu du Beltran de Herediak. Ertzaintzaren “profesionaltasuna” azpimarratu du sailburuak.
Ermuko (Bizkaia) beilatokiaren kanpoaldea. Argazkia: EFE

Inocencio Alonso atzo Bilbon hil zen ertzaina bihotzekoak jota hil zela baieztatu du gaur autopsiak, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez. Hala ere, ertzaina “zerbitzu-egintzan” hil zela azpimarratu du sailburuak; izan ere, Athletic-Moskuko Spartak partidaren segurtasun dispositiboan lanean ari zen.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Beltran de Heredia Ermuko beilatokian izan dira arratsaldean. 51 urteko ertzainaren gorpua bertan dago, bertakoa baitzen.

Heriotza arrazoi naturalengatik gertatu zela baieztatu du autopsiak, Estefania Beltran de Herediak kazetarien aurrean azaldu duenez.

Ez naiz medikua, eragin izan duten inguruabarrak zehazteko inor ez naiz. Autopsiaren emaitza dugu eta, hain zuzen, heriotza bihotz-biriketako geldialdiagatik izan zen”, erantsi du.

Lanean

Hala eta guztiz ere, “zerbitzu-egintzan” hil zela goraipatu du Beltran de Herediak. Gainera, Athleticeko eta Spartakeko ultren arteko liskarretan Ertzaintzak azaldutako “eraginkortasuna eta profesionaltasuna” nabarmendu ditu sailburuak.

Inocencio Alonso ez zegoen kargatzen bihotzekoak jo zionean, “furgonetatik jaitsi” eta “ondoezik” aurkitu zen, sailburuak zehaztu duenez.

“Anaia brigada mugikorreko ertzaina da, berarekin lanean ari zen eta azkenera arte bere ondoan izan zen”, azpimarratu du agintariak. “Zoritxarrez, suspertzea ez zen posible izan” eta hil egin zen, deitoratu duenez.

Albiste gehiago gizartea

asun casasola nagore laffage
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nagore Laffage omendu dute Irunen, haren hilketaren 17. urteurrenean

Nagore Laffage irundarrak Iruñean erizain bezala lan egiten zuen, 2008ko sanferminetan hil zuen Jose Diego Yllanesek hil zuenean. Irunen egindako ekitaldian, Asun Casasola, Nagoreren ama, indarkeria matxistaren prebentzioan egiten ari den lana "aitortu eta bultzatu" nahi izan dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanferminetako entzierroen atzean izkutatzen diren istorio bereziak

Uztailaren 7ko entzierroa berezia izan ohi da. Garai honetan soilik elkar ikusten duten lasterkariak berriz elkartzen dira. Bakoitzak korrika egiteko bere arrazoiak ditu edo bere erronka gainditu nahi du. Ikusleen artean ere istorio bitxi eta politak aurkitu ditugu.

Gehiago kargatu