Behin-behineko espetxealdia 10 urteko neskato bat indarrez eramaten saiatzeagatik eta beste bati ukituak egiteagatik, Iruñean
Gertakariak uztailaren 5eko gauean jazo ziren, eta hamar urteko bi biktimen amek salatu zituzten. Oinezko batzuek atxiki zuten erasotzailea, adingabea gogoz kontra eramaten ari zela ohartuta.
Iruñeko epaitegi batek behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabe, ezarri dio gizon bati, Iruñeko barraketan 10 urteko adingabe bat indarrez eramaten saiatzeagatik eta Descalzos kalera igotzen diren igogailuetatik gertu 10 urteko beste adingabe bat ukitzeagatik.
Epaileak 16 urtez beherako adingabe bati egindako sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delitua leporatu dizkio, ebazpenaren arabera.
Epailearen idatziak jasotzen duenez, hamar urteko bi biktimen amek salatu zituzten gertakariak, eta zehaztu zuten 2025eko uztailaren 5ean, 22:40 aldera, atxilotuak ipurmasaila ukitu ziola adingabeetako bati, eta, ondoren, besteari eskua sartu ziola Iruñeko Descalzos kalera doazen igogailuen inguruan zegoenean.
Era berean, epaileak adierazi du zantzuen arabera egiaztatuta dagoela atxilotuak, ukituak egin baino lehen, besoetan hartu zuela beste adingabea, Iruñeko Arrotxapea auzoko barraketako batetik jaitsi zenean.
Bertatik eramaten saiatu zen, eta ihes egin zuen. Azkenean, oinezko batzuek gizona atxiki egin zuten, adingabea gogoz kontra eramaten ari zela ohartu baitziren, biktima negarrez eta nabarmen jota baitzegoen.
Halaber, atxilotuak gogoz kontra eramatean egindako zaurien parte medikoa du adingabeak, eta bizkarrean mina duela egiaztatu dute.
Atxilotuak ukatu egin du gertatutakoa, eta azaldu du Nafarroan lan egiten duela, baina kalean bizi dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.