ISTILUAK BILBON
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Prentsaren eta Athleticeko erradikalen probokazioa' salatu du Spartakek

'Hasieratik genekien ez ginelako ongi hartuak izango', esan du talde errusiarreko arduradun batek. Joaneko partida Moskun jokatu zenean ez zela istilurik izan azpimarratu du.
18:00 - 20:00
Nola amaitu daiteke futbolean sarri gertatzen diren istiluekin?

Bilbon joan den ostegunean izandako istiluak "prentsaren eta Athleticeko erradikalen probokazioaren ondorio" izan zirela ziurtatu du Nail Izmailov Moskuko Spartak futbol taldeko presidentordeak. Istiluon erdian Inocencio Alonso Garcia ertzain ermuarra hil zen, bihotzekoak jota.

"Hasieratik genekien ez ginela ongi hartuak izango", nabarmendu du. Batetik, Spartekeko zaleen inguruan prentsak publikatutakoak aipatu ditu, eta, bestetik,  talde zuri-gorriko zaleen martxak eta ezarritako segurtasun neurri zorrotzak. Hori guztia  "probokazioa" izan zela esan du Izmailovek, Errusiako hedabide bati eskainitako elkarrizketan.

Spartakeko zaleek "euren burua defendatu" baino ez zutela egin zehaztu du. "Eraso egiten dizutenean, behartuta zaude zeure burua defendatzera", esan du.

Horren harira, talde errusiarraren presidenteordeak gogoratu du Moskun Athletic eta Spartak taldeen arteko joaneko partida izan zenean ez zela istilurik izan.

Osteguneko istiluetan atxilotutako 9 pertsonak karguekin aske utzi zituen atzo epaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X