Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bakion hilda topatutako gizona irailaren 2an desagertu zen

Bikotekideak egun horretan jarri zuen salaketa. Gorpua arin identifikatu zuten, desagertutako pertsonen zerrendan agertzen zelako.
18:00 - 20:00
Indarkeria zantzuak dituen 50 urteko gizon baten gorpua agertu da Bakion

Bakioko itsaslabarrean hilik topatutako gizona irailaren 2tik zegoen desagertuta. Egun horretan aurkeztu zuen bikotekideak salaketa, eta ordudanik haren bila ari ziren,  polizia iturriek jakinarazi dutenez.

Hilotza txirrindulari batzuek ikusi zuten, eta eurek eman zuten abisua. Sakan batetik, gailurretik 300 bat metrora, atera behar izan zuten Ertzaintzaren Erreskate Unitateko kideek.

Arin identifikatu zuten, haren izen-abizenak desagertutako pertsonen zerrendan zeudelako.

Gorpuak indarkeria zantzuak zituen, zehazki, labankada bat zuen bizkarrean, betiere iturrion arabera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X