MARTXOAREN 8AREN HARIRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berdintasunaren aldeko borroka bistarazi du berriz ere Donostiako Lilatoiak

5.218 emakumezko korrikalarik lilaz jantzi dituzte Donostiako kaleak. Lorea Ayala Gainberrik irabazi du 5 kilometroko lasterketa, 18:07 minuturekin.
18:00 - 20:00
Berdintasunaren aldeko aldarria inoiz baino ozenago entzun da Lilatoian

Iganden honetan Donostian ospatu den Lilatoiaren 29. edizioa inoizko jendetsuena izan da: 6.050 emakumek eman zuten izena, eta 5218k amaitu dute, Atletico San Sebastianeko antolakuntzak jakinarazi duenez. Bai partehartzaileek, baita antolakuntzak ere,  hitzorduaren arrakasta  eta berdintasunaren aldeko borroka ikustarazteko duen balioa nabarmendu dituzte.

Boulevardean hasi eta amaitzen den lasterketa, 10:30ean hasi da, eta 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan domina lortu zuen Izaskun Osesek kirolari paralinpikoak eman dio hasiera.

18 minutu eta 7 segundu beranduago sartu da irabazlea: Lorea Ayala Gainberri donostiarra. Marina Gonzalez Burgos iruindarra izan da bigarrena, 18:19 minuturekin, eta Izaro Rubio Lasa ordiziarra, hirugarrena, 18:24 minuturekin.

Klasifikazio guztiak kirolprobak.com webgunean kontsulta daitezke, eta baita PDF honetan ere:

Aurtengorako aukeratutako leloa "Itzaletik Argira" izan da eta esanahi bikoitza du, antolatzaileen esanetan: "Alde batetik, Begisare Elkartearen helburua nabarmentzen du eta, bestetik, bizitzaren alor guztietan berdintasuna lortzearen beharra azpimarratu nahi du". Begisare Elkarteak retinosis pigmentarioa dutenen bizi kalitatea hobetzea, ikerketa bultzatzea eta gizarte sentsibilizazioa sustatzea dira.

Izena eman duten emakumeen jatorriari dagokionez, 5.366 gipuzkoarrak izan dira (% 89) —%25,25 donostiarrak—, 387 bizkaitarrak, 145 nafarrak eta 70 arabarrak. Halaber, Iparraldeko, Madrileko, Bartzelonako, Murtziako eta Kantabriako korrikalariak ere izan dira.

Lasterketa amaitutakoan, sari-banaketa egin dute 11:30 aldera, Alderdi Ederren, batukada doinuek lagunduta. Aurten, hiru talde handiren parte-hartzea ere saritu nahi izan du antolakuntzak: Legazpiko Haztegi ikastola (200 lasterkari), Ordiziako Jakintza ikastola (120 lasterkari) eta Urretxu-Zumarragako ikastola (100 lasterkari).

 

 

12:30ean urteroko "lilapotea" egin dute, Alderdi Ederretik abiatuta.

Gaurko ekimena Donostian Martxoaren 8rako deitutako ekitaldien barnean kokatu behar da.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu UEMAk larunbat honetan, udaletxeen aurrean

Euskarak "justizia" behar duela nabarmendu du Martin Aramendi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria, eta Auzitegi Gorenetik heldu dena, "ez da justizia, euskara bigarren mailara kondenatzen duen epaia baizik". "Horregatik, aukera guztiak aztertu, eta prest gaude EAEko udal legea dagokion lekuan defendatzeko, baita Europako auzitegietan ere, zerbitzu juridikoek horretarako aukera ikusiz gero", gaineratu du. Halaber, gogoratu du EAEko udal legea "mugarri" izan zela udalerri euskaldunentzat, "elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Torre Pachecoko migratzaileek ultraeskuinak egoera astindu aurretik zegoen bizikidetza itzultzea besterik ez dute nahi"

Asier Sanchez ETBk Torre Pachecon duen berriemaileak nabarmendu du, bertako meloi zelai batetik, poliziaren presentzia izugarria dela herrian, batez ere San Antonio auzoan. Bertan biltzen da magrebtar biztanleria.  Ultraeskuindarrek beste elkarretaratze bat deitu dute gaurko, 20:00etan, baina ez dute horretarako baimenik. Torre Pachecoko bizilagunek atzoko egoera errepikatzea espero dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Kezkatuta eta beldur handiarekin gaude. Nire semeak ez du etxetik irten nahi"

Joan den ostiralean 16 urteko gazte bat jipoitu zuten Torre Pachecon. Duela 23 urte Murtziako herria honetan bizi den emakume ondarroar baten eta marokoar baten semea da gaztea. Domingoren aurkako erasoa salatzeko manifestazio baketsu batera joan zen lagunekin, baina, sareetako bulo baten ondorioz, Domingoren erasotzailearekin nahastu zuten, eta pertsona talde batek lintxatu egin zuen. Amak herrian eta familian bizitzen ari diren amesgaiztoa kontatu digu.

Gehiago kargatu