Euskal gaztandegiak Gaxure krema berritzailea ekoizten hasi dira gazura baliatuz
Hainbat euskal gaztandegi Gaxure ekoizten hasi dira, ardi-gaztaren gazuraren propietateez eta horren alferrikako galeraz jabetu ondoren. Urte batzuk ikertzen eman ondoren, Leartiker Zentroko ikertzaileek Gaxure ekoitzi dute, orain arte merkatuan ez zegoen elikagai bat.
Gaxure ardi latxaren esnearen gazurak dituen propietateez jabetu eta, aldi berean, etengabe nola alferrik galtzen den ikusi ondoren sortu dute. Orain, produktu berri honek ardi latxaren esnearen ustiapen zikloa biribilduko du; izan ere, gaztaren ekoizpenak gazur hondakin ugari eragiten ditu. Hondakin hori guztia orain arte ez da balio erantsia duen produktu bat sortzeko lehengai moduan erabili. Hemendik aurrera, baina, ekoizleek soberan duten gazura baliatu eta etekina aterako diote. Horrela, 10 litro gazur bakoitzeko 1,5 kilo Gaxure lortzen dituzte.
Leartiker Zentroak, Lea Artibai eskualdeko Landa Garapenerako Elkartea eta bertako ekoizleak lagun zituela, dastatze eta sukaldaritza tailer batean aurkeztu du produktu berri hau, Paul Ibarra bilbotar sukaldariarekin batera. Aurkezpen horretan, sukaldari-buruak errezeta ugari egin ditu, eta krema hori erabili du guztietan, horien zaporea indartu eta testura krematsua emateko. Horrez gain, garaikoa, naturala eta sukaldaritza munduan erabilera asko dituen produktua da.
Gaztandegi ugari hasi dira gazura eraldatzen, eta testura krematsua, leuna eta goxoa lortzen dute gazur krema egosi eta karamelizatuz, artisau-lana eginez.
Erabateko ustiapena
Gaxure ekoizteko prozesua ekonomia zirkular baten ereduan sartu behar da, gaztandegietan sortzen den azpiproduktu hori balio erantsia duen produktu bihurtzen baita, oso-osorik. Horrela, dena aprobetxatzen da, Gaxure ekoizteko prozesuak ez baitu beste azpiprodukturik sortzen.
Naia Andonegi Leartiker Zentroko Elikagaien Teknologia saileko zuzendariaren arabera, “ekoizpen prozesua gaztandegien egunerokotasunarekin bateragarria da. Gainera, gaztandegi artisauek inbertsio handirik egin gabe beraien negozioa dibertsifikatu ahal izateko aukera bat da. Aldi berean, esnearen gazurak eragiten duen buruhaustea konpondu eta gourmet sailkapena jasotzen duen produktua lortzen dute”.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileen soldata % 1,5 igotzea onartu du
Igoera hori otsaileko nominan aplikatuko da, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu urtarrilaren 1etik aurrera.
Korrika baliatuz 36 migratzaileri muga zeharkatzen lagundu zieten zazpi ekintzaileak errugabe jo dituzte
2024ko martxoan 36 migratzailek Irungo Santiago zubia zeharkatu zuten, Korrikarekin batera eta hainbat ekintzaileren laguntzarekin. Frantziako Justiziak horietako zazpi auzipetu zituen, eta 10 urterainoko zigorra eta 250.000 euroko isuna eskatu zuen haientzat.
Eusko Jaurlaritzak 817 milioi euroko inbertsioa egingo du 2030era arte, familia, haur eta nerabeei laguntzeko
Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Erakundearteko Plan berriak (2026-2030) jasotzen dituen neurrien artean dago, besteak beste, haurrak lau urte bete arte familiek hilero jasoko duten 200 euroko laguntza. Aurtengo lehenengo hiruhilekoan onartuko du Jaurlaritzak neurri berria eta 2026ko urtarrilaren 1etik izango du eragina.
Emakunderen ikerketa baten arabera, bakarrik bizitzea "ikasketa bat da, aukera bat" adineko emakume askorentzat
'Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik bizi diren adineko emakumeak: emandako gizarte-baimena?' txostenaren arabera, bizilagunik ez izateak du esan nahi bakarrik sentitzen direla, gizarteak adineko emakumeei buruz duen irudi estereotipatutik hori ondorioztatzen den arren.
Duela 5.000 urte izoztutako bakterio batek hamar antibiotikori aurre egin diezaieke eta sendagaiak sortzeko baliagarria izan daiteke
Errumaniako izotz-kobazulo batean isolatuta egon da anduia, eta bi agertoki ekarri ditu: askatuz gero, mikrobioen aurkako erresistentzia larriagotu dezake, baina berrikuntza bioteknologikoei atea ireki diezaieke.
Bost gazte hil dira Manlleun (Bartzelona), trasteleku batean izandako sute batean
Bost gazteek "elkargune" gisa erabiltzen zuten trastelekua, eta oraindik ez dago argi zer egiten ari ziren sua piztu denean. Mossoek baztertu egin dute trastelekua bizitoki moduan erabiltzen zutela.
Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta
BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.