Gipuzkoako Elizbarrutia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Elizbarrutian milioi bat euroko galerak eragitea leporatu diote Munillari

Apaiz eta laiko talde batek agiri bat kaleratu du, Munillaren kudeaketa txarra salatuz. Gotzaindegiak goitik behera ukatu ditu salaketak.
Jose Ignacio Munilla, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Jose Ignacio Munilla, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

Beste polemika batek astindu du egunotan Gipuzkoako Eliza Jose Ignacio Munilla gotzainak Donostiako Elizbarrutian milioi bat euroko galerak eragin dituela salatu du kristau talde batek.

Manifestu bat kaleratu dute 'Elizbarrutiari bizkarra emanda ez'  izenburupean, eta bertan jasotzen denez, milioi bat euro baino gehiagoko zuloa egin du Munillak; 700.000 euro Banco Popularreko baloreetan galdu dira, eta beste 500.000 euro Elizaren ondasunen mantenuan.

Agiriaren sinatzaileek diote Bikario Nagusiak azkeneko Kontseilu Prebiterialean onartu zuela milioi bateko zuloa.

Orain, salatzaileen arabera, "ondasunak berregituratzeko asmoa" agertu du Elizbarrutiak, "zuloa estaltzeko".

Diru-kontuei buruzko "gardenatsun eza" salatu dute manifestua izenpetu dutenek. Horien arabera, "urteak" daramatze galerekin, baina Elizbarrutiak ez du "egoeraren balantze gardena" erakusten.

Hori dela eta, egoera argitzeko, "kanpoko ikuskaritza bat" eskatu dute. Elizbarrutiak saltzera atera omen dituen ondasunen inguruko informazio gardena ere eskatu dute.

Elizbarrutiak ukatu egin ditu salaketak

Donostiako Elizbarrutiak goitik behera ukatu ditu salaketok, eta agiri batean nabarmendu duenez,  "profesionaltasunez, zuhurtziaz eta gardentasunez" lan egiten du erakundeak.

Diru-kontuen berri urtero ematen dutela esan du Elizbarrutiak, eta  bere "kudeaketa ekonomikoa" defendatu du, Elizako Ekonomia Kontseiluak gainbegiratzen dituela argudiatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X