Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Ibarren epaiketa berria abuztuaren 22an hasiko da

Duela ia bi urte baliogabetu zuten Pablo Ibarri ezarritako heriotza-zigorra eta orduz geroztik epaiketa berria noiz egingo zain egon da.
Pablo Ibar artxiboko irudi batean. Argazkia: www.pabloibar.com
Pablo Ibar artxiboko irudi batean. Argazkia: www.pabloibar.com

Broward Countyko Auzitegiak (Florida, AEB) hartu du erabakia: Pablo Ibarren epaiketa berria abuztuaren 22an hasiko da, epai-mahaia osatuko duten kideen aukeraketarekin.

Duela ia bi urte baliogabetu zuten Pablo Ibarri ezarritako heriotza-zigorra eta orduz geroztik epaiketa berria noiz egingo zain egon da.

Heriotza-zigorraren kontrako Elkarteak gogoratu duenez, epaiketa berria joan den martxoaren 5ean hastea aurreikusita zegoen, baina defentsak atzerapena eskatu behar izan zuen bere talde juridikoko kide bat baja hartu behar izan zuelako, osasun-arazo larriak tarteko.

Bestalde, aipatzekoa da auzia epaitu behar duen Lisa Porter epaileak ekainaren 30ean utziko duela kargua, baina, hala ere, epaiketa abiarazteko data ezarrita utzi du.

Heriotza-zigorraren kontrako Elkarteak erantsi du oso litekeena dela Dennis Bailey epaileak hartzea haren tokia. Hain justu ere, data iragartzeko gaur egin duten saioan izan da Bailey.

Horrez gain, beste data batzuk ere ezarri dituzte. Epaiketa aurreko deklarazio guztiak maiatzaren 31erako eginda izan beharko dituzte eta perituen txostenak ekaina bukaerarako amaituta eta epai-mahiaren eskutan egon beharko dira.

Epaiketa prestatzeko hurrengo saioa ekainaren 1ean egingo dute.

Pablo Ibarrek 23 urte daramatza preso, eta horietako 15 heriotzaren korridorean igaro ditu.

2000. urtean ezarri zioten heriotza-zigorra, hiru pertsona hiltzea egotzita. Alabaina, 2016an, Floridako Auzitegi Gorenak epaia baliorik gabe utzi zuen, Ibarren kontrako frogak "eskasak" eta "ahulak" zirelako.

Epaiketa berria, beraz, abuztuaren 22an hasiko da. Fiskaltzak heriotza-zigorra eskatuko du; defentsak, berriz, absoluzioa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X