Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hilda topatu dute Asparrenan (Araba), indarkeria zantzuekin

Baliteke biktima desagertuta zegoen alemaniar bat izatea. Zerbitzugune baten alboan aurkitu dute gorpua.
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Emakumezko bat hilda topatu dute arratsaldean Asparrenan (Araba). Gorpuak indarkeria zantzuak ditu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, gorpua 15:20an aurkitu dute, A-1 autobidearen alboan dagoen zerbitzugunetik hurbil.

Antza denez, biktima desagertuta zegoen emakume alemaniar bat da. Alemaniako Poliziak asteon eman du desagertuta dagoen emakume bat bilatzeko agindua.

Gertatutakoa ikertzen ari dira eta epaileak auzia sekretupean jarri du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X