Argitu gabeko auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miguel Angel Martinezen arreba: 'Ez dakigu lurperatu genuen gorpua berea ote den ere'

Suediako Poliziak hainbat organo moztuta zituen hilotza eman zien duela 13 urte, baina desagertutako getxoztarrarena zela frogatzen zuen daturik gabe. Orain hirugarren autopsia bat egingo diote.
Miguel Angel Martinezen desagertu aurreko argazkia. ETBko bideo batetik ateratako irudia

"Ia 13 urte igaro dira, eta oraindik ez dakigu noiz, nola eta zergatik hil zen. Are, okerragoa dena, ez dakigu lurperatu genuen gorpua Miguel Angelena ote den". Blanca Martinez EAEko DesagertuakSOS elkarteko koordinatzaile eta Miguel Angel Martinez Santamariaren arrebaren hitzak dira. Getxoko gaztea 2005ean desagertu zen, eta Suedian topatu zuten haren gorpua, mutilatuta (bihotza eta giltzurrunaren zati bat zituen faltan).

Erresuma Batuko epaile batek gorpua hobitik ateratzeko eta hirugarren autopsia bat egiteko baimena eman berri du, auzia argitze aldera. Izan ere, familiak ez du inoiz Suediako Poliziak emandako bertsio ofiziala sinistu, eta organo trafikoaren biktima izan zela uste izan du. Are, Poliziak emandako hilotza getxoztarrarena ote den ere zalantzan jartzen dute senitartekoek. Baimena lortuta, urtebeteko epea dute autopsia egiteko eta datuak euren familiakoekin gurutzatzeko.

Familiak auzia jakinarazteko sortutako blogean Blanca Martinez arrebak salatu duenez, Stockholmeko Poliziak ez zien identifikazio froga bakar bat ere eman.

"Ez dago gorpuaren argazkirik, ezta identifikazio egiaztagiririk ere. Ez ziguten hilotza ikusten utzi ere egin, eta ikerketa egin zuen agenteak esan zigun ez zekiela non topatu zuten gorpua. Are, auziaren dokumentazio guztia kontraesanez eta gezurrez josita dago", kritikatu du.

Ia 13 urte desagertu zenetik

Miguel Angel Martinez (Erandio, 1960) Europan barrena bidaia egiteko tren bat hartu zuen 2005eko apirilaren 28an. Familiak ez zuen haren berri izan, harik eta irailaren 29an, Poliziaren telefono dei bat jaso zuten arte. Esan zietenez, gaztearen gorpua Suediako ibai batean topatu zuten.

Stockholmeko Poliziaren arabera, bere buruaz beste egin zuen Martinezek, eta handik urtebete eta erdira, gazteari egindako autopsiaren emaitzak helarazi zizkion familiari. Itota hil omen zen.

Gorpua Londresera eraman zuten, han lurperatzea nahi baitzuen getxoztarrak. Hil ondoko azterketaren arabera, gorpuari hainbat atal kendu zizkioten.

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarretaratzea Barakaldoko txosnen gunean, arrazakeriaren aurkako herria direla aldarrikatzeko

Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Barakaldoko txosnen esparruan, bart gauean herriko bizilagun batek jasan zuen eraso arrazista salatzeko. Ohikoa da Karmengo jaietan beste herrialde batzuetatik bertara bizitzera etorritako bizilagunek txosna bat jartzea eta ez da inoiz arazorik izan. Atzo gizonezko bat gogor oldartu zen bertan lanean ari zirenen aurka, oihu arrazista eta jarrera erasokorrean. Torrepachecon gertatutakoa ikusita, jarrera horiek moztu eta Barakaldon horrelakorik ez dutela onartzen adierazi dute. 

Gehiago kargatu