getxo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume baten gorpua aurkitu dute Areetako hondartzan, uretan

Larrialdietako zerbitzuko kideak emakumea suspertzen saiatu dira, baina, azkenik, ezin izan dute salbatu eta bertan hil da. Adineko emakume bat da.
Larrialdeietako zerbitzuetako kideak, hondartzan. Argazkia: @ikersalgadoser1

Adineko emakume baten gorpua aurkitu dute gaur, ostirala, Areetako (Getxo) hondartzan, uretan.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dionez, herritar batek emakume bat ikusi du uretan, jantzita, eta larrialdietarako zerbitzuei deitu die 11:08an horren berri emateko.

Hala, Gurutze Gorriko kideak emakumea suspertzen saiatu dira, bihotz-birikak geldirik zituelako, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko, eta bertan hil da.

 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu