Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek bikotekideari eraso dio Gasteizen, alabaren aurrean

Ustezko erasotzailea -30 urte- atxilotu dute. Erasoa iragan larunbatean gertatu zen Ariznabarra auzoko etxebizitza batean.

30 urteko gizon batek ustez bikotekideari eraso dio Gasteizen, haren alabaren aurrean, eta, horrezkero, Gasteizko Udaltzaingoak atxilotu egin du, genero-indarkeria delitua egotzita.

Gasteizko Udalak agiri batean jakitera eman duenez, gertakaria iragan larunbatean jazo zen Ariznabarra auzoko etxebizitza batean. Norbaitek 092 telefonora deitu zuen, abisua emateko.

Udaltzaingoak bildutako testigantzen arabera, eztabaida bero batean gizonak emakumea jo du. Horregatik, atxilotu eta epailearen esku jarri dute.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zarautzen egindako manifestazio batek herriaren turistifikazioa salatu du

"Turismoaren negozioari ez" lemapean, Zarautzen manifestazioa egin dute herriaren turistifikazioaren aurka, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak antolatuta. Agerraldiak adin guztietako jendea bildu du herriko kaleetatik barrena. Bertan, hainbat izan dira salatutakoak; horien artean, etxe turistikoak % 181,8 hazi direla azken urteetan (horrek dakarren etxebizitzen prezioaren igoerarekin), espazio publikoaren erabilera pribatiboa eta udala egoeraren konplizea dela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lan Onari saria Carmelo Urza Larrauri Filologia Hispanikoko doktoreari emanda itxi du Lehendakaritzak 2025eko Jaialdira egindako bisita

Esparru akademikoan egindako lanagatik eta kanpoan euskal kultura zabaltzen egindako ekarpenagatik saritu dute Renoko Unibertsitateko Filologia Hispanikoko doktorea. Oso gazte zela Estatu Batuetara bizitzera joan bazen ere, euskal sustraiei eusteagatik eta Euskadiren eta Estatu Batuen arteko harremanak estutzeko lan egiteagatik nabarmendu da beti. 

Gehiago kargatu