Suizidioaren biktimen eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi egunean behin pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin

2017an, 180 pertsonak egin zuten bere buruaz beste Euskadin: 22k Araban, 98k Bizkaian eta 60k Gipuzkoan.
Suizidioa Euskadin: Argazkia: CCO lizentzia
Bi egunean behin pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin. Argazkia: CCO lizentzia

Bi egunean behin pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin. Datu kezkagarria da, baina gizartean gutxi hitz egiten da gaiaren inguruan.

Larunbat honetan, suizidioaren biktimen eguna da, eta, hori dela eta, familiarteko eta lagunek ekintza zibil bat antolatu dute Donostiako Santa Maria basilikan.

Ekitaldiak bere buruaz beste eginda hil direnak gogoratzea eta haien senide eta lagunei babesa ematea izango ditu helburu nagusi. 13:00ean hasiko da, eta Mikel Laboaren Txoria Txori Leonard Cohenen Hallelujah abestiak jarriko dituzte.

Agustin Erkizia Biziraun elkarteko kideak azaldu duenez, "pertsona bakoitzak bere prozesua bizi du, horregatik antolatzaileek ez dute inor ezertara behartu nahi, baina gaiaz hitz egitea garrantzitsua da".

2017an, 180 pertsonak egin zuten bere buruaz beste Euskadin: 22k Araban, 98k Bizkaian eta 60k Gipuzkoan. 2016an, Nafarroan, 51 suizidio izan ziren. Datu ofizialen arabera, egunero 10 pertsona bere buruaz beste egiten saiatzen dira Hego Euskal Herrian.

Suizidioaren prebentziorako plan bat egiten ari da lantalde bat Euskadin, eta 2019ko udaberrirako onartuta izatea aurreikusi dute.

Urtean 4.000 suizidio inguru izaten dira Espainian

Andoni Ansean Suizidiologiako Espainiako Elkarteko presidenteak esan du egunero hamar pertsonak egiten dutela bere buruaz beste Espainian, hau da, urtean 4.000 pertsona inguruk, lan-istripuetan hiltzen den kopuruaren bikoitzak. Hori dela eta, prebentzio-planifikazioa eskatu du, bi ordu eta erdiro pertsona batek bere buruaz beste egin ez dezan.

Erabaki hori hartzen duten pertsonak funtsean sufritu egiten dutenak direla adierazi du, eta suizidioa irtenbide bakartzat jotzen dutela, baina "askoz ere aukera gehiago" daudela nabarmendu du, eta hori ikusarazi behar zaiela, gaineratu du.

Halaber, suizidioaz hitz egiteko eskatu dio gizarteari, baita komunikabideei ere, izan ere, azken horiek hainbat urtez saihestu egin dute gaia, jendea horretara ez animatzeko asmoz. "Osasunaren Mundu Erakundeak egindako oharpena" egiaztatu du adituak, "gizarte mailan prebentziozko neurririk eraginkorrenetako bat informazio egokia dela".

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi