Pablo Ibar auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carlos Peñak hiru orduz igeri egingo du Kontxan, Pablo Ibarren alde

Euskal jatorriko presoak hamabost urte baino gehiago heriotza zigorrean eman izana salatuko du Tolosako igerilariak.
Carlos Peña igerilaria. Argazkia: Carlos Peña-Nadador Extremo (Facebook)
Carlos Peña igerilaria. Argazkia: Carlos Peña-Nadador Extremo (Facebook)

Carlos Peña igerilaria Kontxako badian murgilduko da larunbatean, Pablo Iribarri babesa adierazteko. Heriotza-zigorra ezarri zioten 1994an gertatutako hilketa hiruko batengatik; epaiketa berria urrian hasi zen.

11:00etan uretaratuko da Peña. Bizkar-igeriketa da bere ohiko estiloa, eta horixe erabiliko du Donostian ere. 1989tik zenbait elkartasun kanpainetan hartu du parte.

Tolosako igerilariak euskal jatorriko presoak heriotza korridorean hamabost urte baino gehiago igaro izana salatu nahi du horrela, Pablo Iribarren kontrako heriotza-zigorraren aurkako Elkarteak zabaldu duenez.

Elkartearen arabera, aurreko astean epaimahaiak hautatu zituzten, eta aste honetan Fiskaltzak aurkeztutako aurreko mozioak eztabaidatu dira. Horien artean, Fiskaltzak berak aurkeztutako lekukotasun bat baztertu du, "fidagarria" ez delakoan.

Hori izan zen, segurtasun kamerek grabatutako bideoarekin batera, Pablo Iribar 2000n erruduntzat hartzeko eta heriotzara zigortzeko erabilitako froga nagusietako bat, elkarteak gogorarazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X