Desagertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Huelvan desagertutako emakumea hilik azaldu da

Pertsona batek Guardia Zibilari deitu dio El Campilloko inguruetan emakume baten gorpua aurkitu duela ohartarazteko.
Bi guardia zibil desagertutako emakumearen aurrean, El Campillo herrian
Huelvan desagertutako emakumea. Argazkia: EFE

Guardia Zibilak emakume baten gorpua aurkitu du El Campillon (Huelva). Antza, Laura Luelmo 26 urteko irakasle zamorarraren gorpua da, hura desagertutako tokitik gertu aurkitu baitute.

Alfonso Rodriguez Gomez de Celis Andaluziako Gobernuko ordezkariak jakitera eman duenez, pertsona baten deia jaso dute, El Campillo inguruetan gorpu bat agertu dela ohartaraziz. Hala ere, "oraindik ezin dugu Laura denik esan".

Guardia Zibilaren Unitate Tekniko batek Madriletik El Campillora bidaiatu da ikerketa abiatzeko eta "gertatutakoa argitzeko".

Ildo horretan, ikerketaren nondik norakoak aurkitutako gorputzetatik abiatuko dituztela azaldu du Gomez de Celisek. Gainera, gorpua aurkitu dute tokia bilaketa lanen inguruneen barruan zegoela esan du.

_______________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X