Albiste da
San Fermin 2025 |
Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laura Luelmok ez zuen desagertu zen eguneko gaua Montoyaren etxean pasatu

Ikerlarien hipotesi nagusia da Montoyak landa eremu batean biktimari eraso sexuala egin ziola.
Laura Luelmoren kasua ikertzen duen taldeko arduradunak, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Guardia Zibilaren ikerketaren arabera, Laura Luelmok ez zuen desagertu zen eguneko gaua, abenduaren 12tik abenduaren 13rakoa, Bernardo Montoyaren etxean pasatu.

Datu horrez gain, Huelvako Komandantziaren Guardia Zibileko arduradunak jakitera eman ditu ikerketaren inguruko beste hainbat xehetasun. Adibidez, Guardia Zibilak Montoyaren etxean biktimaren eta atxilotuaren odola aurkitu zuela, baita Luelmok desagertu aurretik egindako erosketak ere.

Horrez gain, hilketaren dataren inguruko datu zehatzik ez dutela adierazi dute, aurretik egindako autopsiak desagertu eta bi edo hiru egunera kokatzen duen arren. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, hipotesi nagusia da Montoyak landa eremu batean biktimari eraso sexuala egin ziola.

Ezequiel Romero Huelvako Komandantziaren Guardia Zibileko arduradunak adierazi duenez, biktimaren desagertzea ikertzen zutenean ez zegoen Montoyaren kontrako indizio frogagarririk. Gauzak horrela, miaketa boluntarioa egiteko aukera zuten arren, erabakia “ondo baloratu” behar zutela esan du. Gainera, “Beste lekuren baten izango balu, fokua berengan jartzeak arriskuan jarriko ote luke?”, galdetu dio bere buruari Jesus Garcia UCOko koronelak.

Montoya medikuarengana joan zen, kolpe bategatik, Laura desagertu ostean

Huelvako Guardia Zibilaren Komandantziako arduradunak prentsaurrekoan esan duenez, Laura Luelmoren hilketa aitortu duen gizona medikuarengana joan zen Luelmo desagertu eta bi egunera, saihetsetan zuen kolpe batengatik.

Romero komandantearen esanetan, Bernardo Montoya “susmagarri argia” zen abenduaren 14an, biktimaren desagertzea baino bi egun geroago, Corteganako osasun zentrora joan zenean.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 06/07/2025.- Los tres representantes de Yala Nafarroa por Palestina Dyna Kharrat (c), Lidón Soriano (i) y Eduardo Ibero son los encargados de realizar Chupinazo con el que comienzan los Sanfermines desde el balcón del ayuntamiento de Pamplona, este domingo. EFE/ Jesús Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkartasunaren txupinazoak eman die hasiera 2025eko sanferminei

Palestina gogoan, Yala Nafarroako ordezkariek kufiyak lepoan zituztela bota dute suziria. 12:01 zirenean, Palestinaren askatasunaren oihuarekin batera lehertu da suzia Iruñeko zeruan, eta horrekin batera egin du eztanda festak.

Gehiago kargatu