Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi kamioiren arteko istripuak trafiko arazoak eragin ditu A-1ean, Burgun

Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina bi errei itxi behar izan dituzte, kamioiak errepidea oztopatzen ari direlako. Hori dela eta, bazterbidetik ari dira trafikoa desbideratzen.
Bi kamioiren arteko istripua A-1ean
Bi kamioiren arteko istripua A-1ean. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

Bi kamioiren arteko istripuak zirkulazio arazo larriak eragin ditu A-1 errepidean, Burgu parean eta Gasteizerako noranzkoan. Istripua 11:00etan gertatu da, 364 kilometroan.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ezbeharrean ez da inor zauritu, baina bi errei itxi behar izan dituzte, kamioiak errepidea oztopatzen ari direlako. Hori dela eta, bazterbidetik ari dira trafikoa desbideratzen.

Oraingoz ez dute argitu zenbat kilometroko auto ilarak dauden.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X