Apirilak 14
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Korrikaren amaiera ekitaldia: egitarau osoa

Zazpi gune prestatuko dituzte Arabako hiriburuan lekukoari ongietorria egiteko. Amaiera ekitaldia 12:30ean izango da, Andre Maria Zuriaren plazan.
21. Korrika
12:30ean iritsiko da Korrikaren lekukoa Andre Maria Zuriaren plazara

Handia izaten ari da Korrikaren 21. edizioa, eta amaiera ekitaldia ere tamainakoa izango da, antolatzaileek gaur iragarri dutenez.

12:30ean sartuko da lekukoa Andre Maria Zuriaren plazan, 2.500 kilometro egin eta gero, Dato kaletik. Han, hamaika egunez eskuz esku joan den lekukoak zer mezu gordetzen duen jakingo dugu, eta, jarraian, festarako hamaika aukera izango dira.

Foru plazan, kontzertuak izango dira, 14:00etatik aurrera: Libe, Trikoma, Koban eta Gozo-Gozo erromeria. Buruileriak plazan, Mice, Konpost eta Ene Bada! entzuteko parada izango da.

Gainera, Enparantza Berrian, magia, tailerrak eta "akrobazia ikuskizun emozionala" egongo dira publikoaren gozagarri, eta dantza eta bertso saioak, Aihotz plazan. Sabela betetzeko aukerak ere egongo dira eskura, hala nola Landatxo kiroldegiko jantokia eta artisau azokak, Probintzia plazan eta Posta kalean.

(Handiago ikusteko, sakatu saguko eskuin botoia eta "Ikusi irudia")

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X