Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

89 urteko gizon bat hil da Asparrenan, ibilgailu batek harrapatuta

Harrapatzea A-3020 bigarren mailako errepidean gertatu da, Asparrenan, Aguraingo bidean.
18:00 - 20:00
89 urteko gizona hil da Asparrenan, auto batek harrapatuta

89 urteko gizon bat hil da gaur, ostirala, Asparrenan (Araba), ibilgailu batek harrapatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Arabako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, harrapatzea A-3020 bigarren mailako errepidean gertatu da, 32 kilometroan, Zalduendoko bidegurutze parean, Aguraingo bidean.

Ezbeharra 07:05ean gertatu da.

Istripuaren tokira bertaratutako larrialdi zerbitzuek gizonaren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X